XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Telefonozko elkarrizketa honetan ezin da ezer ulertu, lau pertsona batera hizketan ari direlako.
Asmatuko al zenuke norekin ari den bakoitza?
- Tania hor al dago? Maddalen naiz, berarekin hitz egin nahi nuke...
- A! zeu zara? Bizarra mozten ari da, oraintxe jarriko da!
- Kontxo, zer moduz? Lanetik deitzen duzu?
- Kaixo! Zer? Etxeko lanak bukatzen ari nintzen... Zer nahi duzu?
- Ez, gaur libre nago eta ea bueltatxo bat emateko libre zeunden jakin nahi nuen.
- Oso kezkatuta nago gertatu denarekin.
Ez duzu pentsatuko, ni...
- Gaur hain zuzen ere hobeto nago, baina oraindik minduta.
- Ez hobe dugu ahaztea... momentu larriak dira.
- Baina hain gaizki sentitzen zara?
- Kriston gogoak ditut berriro ikusteko, posible al da bihar?
- Datorren asterako utziko bagenu, hobeto.
- Ederto, bihar deskantsatu eta gero, askoz hobeto.
- Ba, orduan, datorren astera arte, eta zaindu gibel hori, bat bakarrik dugu eta.
- Orduan, bihar arte eta badakizu laguna nauzula...
- Bai agur.
- Beno, agur.
Pertsonaiak = Maddalen eta Tania linea batean, eta bi ezezagunak bestean: A eta B
Jakin al dezakegu zertaz hitz egiten ari diren Maddalen eta Tania?
Eta ezezagunak?
Pertsonaiak banandu, bakoitzari bere telefonora bidaliz, eta bikote bakoitzaren elkarrizketa idatz ezazu.